Ardoa, mundu harrigarria

Gure lurraldeko ardoa, Nafar ardoa: Eman diezaiogun merezi duen tratua.

Nafarroako Jatorrizko izendapeneko ardoak ez du bere kalitate mailako bertako produktu batek izan beharko lukeen mirespen eta onarpenik  jasotzen. Ardo gorria salbuespen,  gainontzeko ardoak, nahiz pixkanakako aldaketa bizi dugun, itzalean gelditzen dira kanpotik ekarritako hainbat ardoren artean.

Alta,  Nafarroako klima, lur eta paisaia anitz eta aberatsean, kalitate goreneko mahatsa eta ardoa eskaintzen diguten mahatsondoak hazten dira.

Nafarroako iparraldetik, Iruña inguruan, probintziaren hegoaldean kokatzen diren mahatsondoetaraino  100km baino gehiago eta 11500 mahatsondo hektarea daude.  Berezko ezaugarri eta ekoizpen moduak direla eta bata bestearengandik argiki bereizten diren 5 eskualdetan banatzen dira mahastiak;  Behe mendialdea, Lizarraldea eta Izarbeibar Atlantikoko eraginarekin eta Goi Erribera eta Behe Erribera  klima mediterraneoarekin). Azken hamarkadan,  ardoaren kalitatea eta irudian baikorki eragin duten aldaketak jasan dituzte Nafarroako bodegek.   90. hamarkadatik aurrera, Nafarroako J.I-ko ardoari kalitatea eta berrikuntza eskaintzen dioten ardogile zorrotzak agertzen dira.

Beste aldaketa gakoa,  Jatorrizko izendapenak , ardoen kalitatea areagotu  nahian, dastamen bidezko kontrolak emendatu eta zorroztu izana da.  Bestalde, bertako mahatsaren aldeko apustua egin,  GARNATXA  XURIA eta GRAZIANO MAHATS BELTZA adibidez,  eta kanpotik ekarritako  CHARDONNAY XURIA, CABERNET SAUVIGNON BELTZA ETA MERLOTA  bezalako barietateak  gure lurretara  egokitu eta ezaugarri berriak gehitzeko ahalegin handiak egin dira. VIURA, TEMPRANILLO ETA GARNACHA  tradiziozko barietateei dagokionez aldiz,   azken hamarkada hauetan, mahats tradizionalaren bertuteak mantendu eta adierazpen modu berriak bilatuz, ardo berri eta interesgarriak  eskaintzen dira.

Egindako aldaketa eta lan izugarriaren ondorioz, gaur egun,  Nafarroan, lurrarekiko atxikimendu handia duten kalitate maila goreneko ardo berezien eskaintza zabalaz gozatzeko aukera dugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies