Ardoak

 
Nafarroako Jatorrizko izendapeneko ardoak  ez du bere kalite mailako bertako produktu batek izan beharko lukeen mirespen eta onarpenik  jasotzen. Ardo gorria salbuespen,  gainontzeko ardoak, nahiz pixkanakako aldaketa bizi dugun, itzalean gelditzen dira kanpotik ekarritako hainbat ardoren artean.  Alta,  Nafarroako klima, lur eta paisaia anitz eta aberatsean, kalitate goreneko mahatsa eta ardo aukera zabala eskaintzen diguten mahatsondoak hazten dira. Nafarroaren kokapenak ez du parekorik Iberiar penintsula guztian zehar. Iparreko kantabriar bailaretatik Ebroko Erriberaraino, klima atlantikoa, kontinentala eta mediterraneoa elkartzen dira. Nafarroa iparraldetik hegoalderaino dauden 100 km-etan 11500 mahatsondo hektarea daude.  Berezko ezaugarri eta ekoizpen moduak direla eta, bata bestearengandik argiki bereizten diren 5 eskualdetan banatzen dira mahastiak;  Behe mendialdea, Lizarraldea eta Izarbeibar Atlantikoko eraginarekin eta Goi Erribera eta Behe Erribera  klima mediterraneoarekin

Azken hamarkadan,  ardoaren kalitate eta irudian baikorki eragin duten aldaketak jasan dituzte Nafarroako upategiek.   Besteak beste, 90. hamarkadatik aurrera, Nafarroako J.I-eko ardoari kalitatea eta berrikuntza eskaintzen dioten ardogile zorrotzak agertzen dira. Jatorrizko izendapenak ardoen kalitatea areagotu  nahian, dastamen bidezko kontrolak emendatu eta zorroztu izana da beste aldaketa gakoa.  Bestalde, bertako mahatsaren aldeko apustua egin,  GARNATXA  XURIA eta GRAZIANO MAHATS BELTZA kasu,  eta kanpotik ekarritako  CHARDONNAY XURIA, CABERNET SAUVIGNON BELTZA ETA MERLOTA  bezalako barietateak  gure lurretara  egokitu eta ezaugarri berriak gehitzeko ahalegin handiak egin dira. VIURA, TEMPRANILLO ETA GARNACHA tradiziozko barietateei dagokionez aldiz, mahats tradizionalaren bertuteak mantendu eta adierazpen modu berriak bilatuz, ardo berri eta interesgarriak  eskaintzen dira azken hamarkada honetan. Egindako aldaketa eta lan izugarriaren ondorioz, gaur egun,  Nafarroan, lurrarekiko atxikimendu handia duten maila goreneko ardo eskaintza zabalaz gozatzeko aukera dugu. IRAULIk, ekoizpen mugatuko bodegen artean zorroztasunez aukeratu ditu bere ardoak.  Bodega hauetan,  egunez egun produktuaren kalitatea hobetu, berezitasuna bilatu eta ingurugiroa errespetatu eta babesten ahalegintzen dira.  Gure ardo gama kontsumitzaile gehienen gustuetara egokituko den ziurtasuna dugu.

GOZATU!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies