Tradizioa bilduma

TRADIZIOA BILDUMAKO ARDOAK NEKEAS BODEGAN EKOIZTEN DIRA. Nekeas, Añorbe herrian, Gares eskualdean eta Izarbeibar ardogintza eremuan kokatzen da. 300-600 metroko garaierako gailur batean aurkitzen da upategia.
Jurramendi gailurra ikusmiran eta Sindoa ibaiak zeharkatuz, Nekeas, mahatsondoa landatzeko bailara bikaina da. Upategiak honela definitzen du XIX. mendea baino lehenagotik mahastizaintza garatu zuen bailara: “ARDOAREN LURRA”. Nekeas upategian garai hartako ardogintza frogatzen duten antzinako dokumentuak aurki ditzakegu.
Baina 1989.urtean hasten da bailaran mahatsondoa berriro landatzen. Ordu arte, filoxera gaitzak eta garapen industrialak eraginda, mahastizaintzak gainbehera aldi bat zeharkatzen du. Egoerari irtenbidea eman nahian, Bailarako nekazariek, zituzten lurrak elkartu eta izugarrizko lan eta ahaleginari esker, 1989an, Nekeas proiektuari hasiera ematen diote. Lizarraga, Urrizelki, Sola, Lakunza, San Martín, Huarte, Erviti eta Echarte dira gaur egungo Bodegaren jabeak. 1992. urtean, Concha Vecino enologo ospetsuaren eta lan talde dinamiko baten ardurapean, mahastiaren erdigunean kokatzen den gaur egungo upategia eraikitzen dute.
Familia giroko bodega moderno honetan, ardogintza tradizionala mantenduz baina teknika berriak erantsiz eta kantitatearen gainetik, kalitatea lehenetsiz, Concha Vecino enologoak, “ MAHASTI BAT, ARDO BAT” manamendua jarraitzen du. 5 kilometroko azaleran, Espainiako iparraldeen diren 232 hektareako mahastiak lur anitzean landatzen dira: Buztindunak izatetik harritsuak izatera, orientazio erabat desberdinetan (Iparra,Hegoa,Ekialdea,Mendebaldea,HE,IE,IM,HM)eta klima atlantiko, kontinental eta Ebro bailaratik datorren klima mediterraneoaren eraginpean. Aldagai guzti hauen baturak mahats barietate zabala landatzeko aukera eskaintzen du: Tempranilloa 70ha (%29), Merlota 47ha (%19), Cabernet Sauvignona 43ha (%18), Garnatxa 23ha (%10), Chardonnaya 27ha (%11), Viura 16ha (%7), Garnatxa zaharra (70-120 urte bitarteko mahastia) (%6). Ekologiko ziurtagiria ez izan arren, mahasti hauen tratamendu eta zainketa ekologikotzat jo dezakegu. Haize asko darabilen bailara denez, onddo eta bestelako gaixotasunekiko osasungarria den eremuan kokatzen da.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies