Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa

olioa, nafarroako olioa, nafar olioa, arbequina olioa, oliva olioa, olio birjina, ardoa, nafarroako ardoa, nafar ardoa, euskal ardoa, sagardoa, sagardo naturala, euskal sagardoa, sagardotegiak, sagardo, cider, gipuzkoako sagardogileak, sagarra, euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa

Irauli liburua. Ikas dezagun zerbait gehiago Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa-ren inguruan

Deskargatu hemen dohan 

Liburu erraz eta praktikoa da, irudi politez jantzia. Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa-ren oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagunduko dizu.

Irauli produktuak kontsumitzen dituzten ostalari eta merkatariei oparitu egiten diegu 70 orrialdeko liburuxka hau.

Modu dibertigarrian ikasteko, test bat prestatu dizuegu liburuaren bukaeran.

Ausartu zaitez galderak erantzutera!

Liburuxkaren  3 ataltxo uzten dizkizuegu jarraian:

Nafarroako ardoa

Nafarroako J.I-eko ardoen ekoizpen prozesuan prentsatze arina erabiltzen da. Baimenduriko errendimendua, 100Kg mahatseko 70 litro zukukoa da. Modu horretan, ardoaren kalitate gorena ziurtatzen da. Nafarroako J.I-eko ardoaren ekoizpen prozesuaren bereizgarririk garrantzitsuena ardo gorria ekoizteko ODOL HUSTE metodoaren erabilpena da. Prentsaren erabilpena debekatua dago ardo gorriaren ekoizpenean.

Euskal Sagardoa

 Euskal Sagardo Naturalak ez du, gure lurraldeko bertako edari bezala, merezi duen tokia betetzen. Bere salmenta prezio baxuak eta garai batean Euskal Herriko baserri gehienetan ekoiztu izanak, ekarritako hainbat edari baino kalitate baxuagokoa dela pentsatzera eraman gaitu askotan bertakoak. Kanpotar batek Euskal Herria bisitatzen duenean ordea, sagardoaren ekoizpen eta kulturak harridura handia eragiten dio eta ulertezina gertatzen zaio gure baserrietan XIII. mendetik ekoiztutako edari natural, freskagarri, alkohol gutxiko eta osasungarri bat bertakook hain gutxi baloratzea. Sagardoa mundu osoan zehar ekoizten da, baina gurea bezain naturala, oso toki gutxitan. Horrez gainera, gure lurraldean munduko beste inon gertatzen ez den ohitura bat dugu; TXOTXA1 . Kupela ireki eta sagardoa zuzenean basora isuriz, sagardoa aukeratu eta erosteko baserritar eta ostalariek egiten duten dastaketa da txotxa1 . Sagardotegi batzuetan garai bateko esanahia mantentzen duen arren, gaur egun festa giroan erabiltzen den ohitura da.

Nafarroako olioa

Olibondoaren landaketa Nafarroako paisaia eta historiaren zati da duela 2000 urte. Nafarroako oliba-olio birjina estra, Europan iparraldeen ekoizten dena da. XX. mendearen lehenengo erdialdean ezagutu zuen olibondoen landaketak garapen handiena. Gaur egun, Nafarroan 9 almazara edo olio errota4 ditugu. Gure olioa, XIX.-mendetik olioa ekoizten dihardun bailara batetik dator, Nekeasetik alegia. Nekeaseko olibondoek Añorbe herriko eta inguruetako familiei olioa eskaini die azken 200 urte hauetan.

 

Gaurko gaia: Sagardoa Karta Berria Aurrerapena

Sagardoa Karta Berria Aurrerapena,sagardo naturala, euskal sagardoa, sagardotegiak, sagardo, cider, gipuzkoako sagardogileak, sagarraIraulik Merkatuko lehenengo sagardo karta sortu du. Laster ostatu eta dendetan eskuragarri izango duzu. Sagardoan ere, ardoan, garagardoan, infusioetan.. bezala, aniztasuna dagoela frogatuko dizugu. Produktu guzti hauentzako karta bat izaten dugu, baina zergatik ez sagardoarentzako?

Gure Karta Berria nolakoa izango den ikus dezazun. portada erakutsiko dizugu.

Bertan sagardoaren onurak eta Euskal Lurraldean ekoizten diren 4 sagardo motak  ordezkatzen dituen bilduma  berezia aurkezten zaizue.

Kontraportadari dagokionez, adi egon, laster aurkeztuko dugu!

Baina bitartean, portadan azaltzen dugun modura,

Eta Zergatik ez Sagardoa?

-Naturala: Gehituriko azukre eta gasik ez

-Freskagarria eta Elikagarria

-Alkohol gutxikoa: 6%Vol.

-Kaloria gutxikoa: 50kcal/100g

-XIII. mendetik gure edaria

Sagardoa Karta Berria Aurrerapena

IRAULIREN SAGARDO BILDUMA OSOA 

Irauliren Sagardo bilduma osoa

Irauliren Sagardo bilduma osoa

Oraindik ezagutuko ez bazenu, badaezpada ere, Irauliren Sagardo Bilduma osoa aurkezten dizugu.

Irauliren bilduma berezia Gipuzkoako 5 sagardotegitan ekoizten da: Lizeaga, Rezola, Petritegi, Iparragirre eta Astarbe. Kalitate eta tipología parametroetan erreparatu da Irauli sagardoak aukeratzeko orduan.

SAGARDO NATURALETAN HONAKO HAU PROPOSATZEN DIZUGU:

-Alaia sagardoa: Bixia, freskoa, gazi ukitua.

-Oreka sagardoa: Gazi-Mikatz oreka. Gorputz ertaina

-Sendoa sagardoa: Gorputza, asegarria. Mikatz eta gozo ukitua.

-Beobide sagardoa: Nortasun handiko sagardo ekologiko eta eusko labelduna (100% bertako sagarra)

SAGARDOAREN DERIBATUETAN HONAKO HAU AURKEZTEN DIZUGU:

-Byhur 12 sagardo aparduna. Champenoise metodoarekin ekoiztua.

-Byhur 24 sagardo aparduna. Champenoise metodoarekin ekoiztua.

-ATAUTXI sagar zuku naturala. 100% naturala, gehigarririk eta alkoholik gabekoa.

Gozatu sagardoaz !

Irauli, aukeratu zure sagardoa, aukeratu zure momentua…

 

-Irauliren Sagardo bilduma osoa-

 

 IRAULIREN SAGARDOA. BILDUMA BEREZIAREN AURKEZPENA IRUÑAKO NAPARGAR GARAGARDOTEGIAN

sagardoa

IRAULIREN SAGARDO BILDUMA BEREZIAREN AURKEZPENA IRUÑAKO NAPARGAR GARAGARDOTEGIAN

Pasa den asteazkenean, urriak 26an, Iraulik, Euskal Sagardo Bilduma berezia aurkeztu zuen Iruñako Napargar garagardotegian

Napargar, artisau moduan eta bertan ekoiztutako garagardo eskaintza zabalak, Iruñako erreferentziako garagardotegi bihurtu du.

Urriak 26ean, asteazkenean, Euskal Baleazaleen gaia ardatz, historiaz uztarturiko afariei hasiera eman zioten berriro ere.

Joana Hernandorena, enologian teknikariak, atsegin handiz hartu zuen Enekok, Napargarreko kudeatzaile eta sommelierrak zuzenduriko afari honetako gonbita.

Modu Bikainean uztartu zituen Napargarreko Enekok balezainen historia eta gure lurraldeko betiko edaria: Euskal Sagardoa.

Irauliren EUSKAL SAGARDO BILDUMA BEREZIAREKIN, parte hartzaileek, euskal baleontzietan jan eta Eskorbuto gaisotasuna ekiditeko edaten zen SAGARDOA  dastatu eta uztartzeko aukera izan zuten.

Joana Hernandorena oso pozik eta esker onez agertu zen Joan den asteazkeneko ekimen honekin. Afarian parte hartu zutenen jakintza maila altua azpimarratzekoa izan zen. Asko, garagardogileak, sommelierrak, ostalaritzako langileak, koktel egileak.. Hala eta guztiz ere, gehienek ez zuten gure gastronomiako produktu garrantzitsuenetarikoa ezagutzen: EUSKAL SAGARDOA

Iraulik, EUSKAL SAGARDO BILDUMA BEREZI honekin, proposamen berri eta iraultzailea aurkeztu zuen: Euskal Lurraldean ekoizturiko sagardo mota desberdinen karta. Lotez-lote aukeratuak eta Gipuzkoako sagardotegi desberdinetan ekoiztuak, Lizeaga, Rezola, Petritegi, Iparragirre eta Astarben:

-Alaia sagardoa (Bixia eta freskoa)

-Oreka sagardoa (Orekatua)

-Sendoa (Asegarria, gorputzekoa).

-Beobide: Ekologikoa eta eusko labelduna (100% bertako sagarra)

Napargarreko afarian parte hartu zuten askok aipatu bezala, sagardoa edari “oso arrunta”-tzat jotzen da eta ezezaguna da askorentzat.

Joanak, Sagardoari buruzko aurreiritzi hoiek puxkatu zituen IRAULIREN BILDUMA BEREZIAREKIN. “Erabateko desberdintasunak daude sagardo batetik bestera eta bertako produktu bezala, jendeak desberdintasun horiek ezagutzea da Irauliren nahietako bat”

Afarian parte hartu zutenek Irauliren lemaz gozatu ahal izan zuten, gustukoen zuten sagardoa aurkituz:

Sagardo bat une eta persona bakoitzeko

IRAULI, AUKERATU ZURE SAGARDOA, AUKERATU ZURE MOMENTUA…

IRAULI, Sagardoa. Bilduma Berezia

 

 

img-20161005-wa0002lote Baztan-BidasoaIrauli, sagardo eta ardoa, Nafarroa eta Baztan-Bidasoarekin konprometitua

Irauli, sagardo eta ardoa, Nafarroa eta Baztan-Bidasoarekin konprometitua. Izenburu honekin dator  hilabete honetako”Vino Selección” aldizkariko artikulua.

Zer da ” Vino Selección”?

Vino Selección, nazio mailan eta internazionalki ezaguna den enpresa da. 80 urte baino gehiago daramatza Espainia mailako ardorik onenak saltzen.
Urtero, Espainiako Gurmet produkturik onenak biltzen dituzten lote desberdinak eskaintzen ditu.
Hilabete honetan, Irauliren, Nafarroako Ardo eta Euskal Sagardo Bilduma Berezia,  laguntzari esker, “Vino Selección”-ek izugarrizko arrakasta izan du Baztan-Bidasoan ekoizturiko eta Euskal Sagardo onenez Iraulik osaturiko sortarekin.

Baztan-Bidasoa eremu ikusgarria

Baztan-Bidasoa eremua Nafarroako toki hezean kokatzen da. Erratzu ondoan Baztan erreka izendatua eta Bertizeko zubitik aintzina Bidasoa izendatua, 700 metroko gailurrean sortu eta Hondarribin itsasoratzen den erreka motz baina jario handikoak zeharkatzen du eskualdea.  B Giro euritsu, goxo, atsegin eta berdetsua nagusi, Haritz, Pago eta Gaztainondoz osaturiko oihanez apainduriko paisaiez osaturik dago.

Eremun atsegin honetatik abiatuz, “Vino Selección”-ek, Sunbillan kokatzen den Irauli,  Euskal sagardo onenen bilduma berezia,  enpresaren Sagardoa, eta sagardo sagarraz egindako zuku naturala, Atautxi deiturikoa,  mahai gainean jarri ditu.  Atautxi zukua, modu tradizionalean, gure atautxiren erara, ekoizturiko sagar erre gustoko zukua da.

Astigarraga, Euskal Sagardoaren hiriburua

Astigarraga, euskal sagardoaren hiriburua da. Sagardo bilduma berezi hau sortzeko, bertatik elikatu da Irauli enpresa. Alaia sagardoa, bixia, freskoa eta fruitu zapore handikoa da.  Lizeaga sagaardotegian ekoizten da. Oreka sagardoa, aldiz, Petritegi sagardotegian ekoizten da. Gorputz handiagokoa da, asegarriagoa. Atautxi zukua Petritegi sagardotegian ekoizten da baita ere.

Baztan Bidasoako produkturik onenekin osaturiko sorta

Baztan-Bidasoako produktu gehiagoz osaturiko sorta:
-Elizondoko Malkorra txokolategian ekoizturiko txokolatea.
– Berako Errotazaharrek ekoizturiko Foie gras, molleja delakoa, patea…Errotazahar Prieto Irazoki anaiek sortutiko familia giroko enpresa da. Frantzian ikasiak, Foie eta pateak Nafarroan eta Espainian ekoizten lehenbizikoetarikoak izan dira.

Produktu hauez ere osatzen da sorta: Beran kokaturiko Ubidearen babarrun eta gindilla, Iruritako Irular mermelada, Elgorriagako eztia eta Elizondoko Esarte harategiko odolki eta txistorra. Informazio gehiagorako bisitatu: https://www.vinoseleccion.com/nuestras-selecciones

Irauli gehiago ezagutu ezazu: Irauli, Nafarroako J-Ieko ardo eta Euskal Sagardo Bilduma Berezia