Irauli liburuxka; Ikas dezagun zerbait gehiago gure lurraldeko sagardo, ardo eta olioaz.

Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa

olioa, nafarroako olioa, nafar olioa, arbequina olioa, oliva olioa, olio birjina, ardoa, nafarroako ardoa, nafar ardoa, euskal ardoa, sagardoa, sagardo naturala, euskal sagardoa, sagardotegiak, sagardo, cider, gipuzkoako sagardogileak, sagarra, euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa

Irauli liburua. Ikas dezagun zerbait gehiago Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa-ren inguruan

Deskargatu hemen dohan 

Liburu erraz eta praktikoa da, irudi politez jantzia. Euskal Sagardo eta Nafarroako olio eta ardoa-ren oinarrizko ezagutzak eskuratzen lagunduko dizu.

Irauli produktuak kontsumitzen dituzten ostalari eta merkatariei oparitu egiten diegu 70 orrialdeko liburuxka hau.

Modu dibertigarrian ikasteko, test bat prestatu dizuegu liburuaren bukaeran.

Ausartu zaitez galderak erantzutera!

Liburuxkaren  3 ataltxo uzten dizkizuegu jarraian:

Nafarroako ardoa

Nafarroako J.I-eko ardoen ekoizpen prozesuan prentsatze arina erabiltzen da. Baimenduriko errendimendua, 100Kg mahatseko 70 litro zukukoa da. Modu horretan, ardoaren kalitate gorena ziurtatzen da. Nafarroako J.I-eko ardoaren ekoizpen prozesuaren bereizgarririk garrantzitsuena ardo gorria ekoizteko ODOL HUSTE metodoaren erabilpena da. Prentsaren erabilpena debekatua dago ardo gorriaren ekoizpenean.

Euskal Sagardoa

 Euskal Sagardo Naturalak ez du, gure lurraldeko bertako edari bezala, merezi duen tokia betetzen. Bere salmenta prezio baxuak eta garai batean Euskal Herriko baserri gehienetan ekoiztu izanak, ekarritako hainbat edari baino kalitate baxuagokoa dela pentsatzera eraman gaitu askotan bertakoak. Kanpotar batek Euskal Herria bisitatzen duenean ordea, sagardoaren ekoizpen eta kulturak harridura handia eragiten dio eta ulertezina gertatzen zaio gure baserrietan XIII. mendetik ekoiztutako edari natural, freskagarri, alkohol gutxiko eta osasungarri bat bertakook hain gutxi baloratzea. Sagardoa mundu osoan zehar ekoizten da, baina gurea bezain naturala, oso toki gutxitan. Horrez gainera, gure lurraldean munduko beste inon gertatzen ez den ohitura bat dugu; TXOTXA1 . Kupela ireki eta sagardoa zuzenean basora isuriz, sagardoa aukeratu eta erosteko baserritar eta ostalariek egiten duten dastaketa da txotxa1 . Sagardotegi batzuetan garai bateko esanahia mantentzen duen arren, gaur egun festa giroan erabiltzen den ohitura da.

Nafarroako olioa

Olibondoaren landaketa Nafarroako paisaia eta historiaren zati da duela 2000 urte. Nafarroako oliba-olio birjina estra, Europan iparraldeen ekoizten dena da. XX. mendearen lehenengo erdialdean ezagutu zuen olibondoen landaketak garapen handiena. Gaur egun, Nafarroan 9 almazara edo olio errota4 ditugu. Gure olioa, XIX.-mendetik olioa ekoizten dihardun bailara batetik dator, Nekeasetik alegia. Nekeaseko olibondoek Añorbe herriko eta inguruetako familiei olioa eskaini die azken 200 urte hauetan.