IRAULIREN SAGARDO BILDUMA BEREZIAREN AURKEZPENA IRUÑAKO NAPARGAR GARAGARDOTEGIAN

 IRAULIREN SAGARDOA. BILDUMA BEREZIAREN AURKEZPENA IRUÑAKO NAPARGAR GARAGARDOTEGIAN

sagardoa

IRAULIREN SAGARDO BILDUMA BEREZIAREN AURKEZPENA IRUÑAKO NAPARGAR GARAGARDOTEGIAN

Pasa den asteazkenean, urriak 26an, Iraulik, Euskal Sagardo Bilduma berezia aurkeztu zuen Iruñako Napargar garagardotegian

Napargar, artisau moduan eta bertan ekoiztutako garagardo eskaintza zabalak, Iruñako erreferentziako garagardotegi bihurtu du.

Urriak 26ean, asteazkenean, Euskal Baleazaleen gaia ardatz, historiaz uztarturiko afariei hasiera eman zioten berriro ere.

Joana Hernandorena, enologian teknikariak, atsegin handiz hartu zuen Enekok, Napargarreko kudeatzaile eta sommelierrak zuzenduriko afari honetako gonbita.

Modu Bikainean uztartu zituen Napargarreko Enekok balezainen historia eta gure lurraldeko betiko edaria: Euskal Sagardoa.

Irauliren EUSKAL SAGARDO BILDUMA BEREZIAREKIN, parte hartzaileek, euskal baleontzietan jan eta Eskorbuto gaisotasuna ekiditeko edaten zen SAGARDOA  dastatu eta uztartzeko aukera izan zuten.

Joana Hernandorena oso pozik eta esker onez agertu zen Joan den asteazkeneko ekimen honekin. Afarian parte hartu zutenen jakintza maila altua azpimarratzekoa izan zen. Asko, garagardogileak, sommelierrak, ostalaritzako langileak, koktel egileak.. Hala eta guztiz ere, gehienek ez zuten gure gastronomiako produktu garrantzitsuenetarikoa ezagutzen: EUSKAL SAGARDOA

Iraulik, EUSKAL SAGARDO BILDUMA BEREZI honekin, proposamen berri eta iraultzailea aurkeztu zuen: Euskal Lurraldean ekoizturiko sagardo mota desberdinen karta. Lotez-lote aukeratuak eta Gipuzkoako sagardotegi desberdinetan ekoiztuak, Lizeaga, Rezola, Petritegi, Iparragirre eta Astarben:

-Alaia sagardoa (Bixia eta freskoa)

-Oreka sagardoa (Orekatua)

-Sendoa (Asegarria, gorputzekoa).

-Beobide: Ekologikoa eta eusko labelduna (100% bertako sagarra)

Napargarreko afarian parte hartu zuten askok aipatu bezala, sagardoa edari “oso arrunta”-tzat jotzen da eta ezezaguna da askorentzat.

Joanak, Sagardoari buruzko aurreiritzi hoiek puxkatu zituen IRAULIREN BILDUMA BEREZIAREKIN. “Erabateko desberdintasunak daude sagardo batetik bestera eta bertako produktu bezala, jendeak desberdintasun horiek ezagutzea da Irauliren nahietako bat”

Afarian parte hartu zutenek Irauliren lemaz gozatu ahal izan zuten, gustukoen zuten sagardoa aurkituz:

Sagardo bat une eta persona bakoitzeko

IRAULI, AUKERATU ZURE SAGARDOA, AUKERATU ZURE MOMENTUA…

IRAULI, Sagardoa. Bilduma Berezia