Irauli Proiektua

Irauli proiektua

IRAULI, Sunbilla herrian, Nafarroa iparraldeko Malerreka bailararen bihotzean, kokatzen den enpresa da. Irauli egitasmoa ondorengo leman oinarritzen da:  Kultura, historia eta gastronomia herri bat bizirik mantentzen duten zutabeak dira. Zoritxarrez, Euskal lurraldeko historia eta kulturarekin lotura estua duten 2 produktu gastronomikori ez zaie beren kalitatea eta berezitasun mailari dagokion tratua ematen.  Egoera honi erantzun nahian sortzen da Irauli proiektua eta honela definitzen da: Euskal lurraldeko ohiko edari diren sagardo naturala eta Nafarroako Jatorrizko Izendapeneko ardoaren balore kultural eta gastronomikoa sustatzeko saiakera berritzaile eta desberdina.

Hona hemen gure lan ardatzak :

Taberna, elkarte, jatetxe eta dendetan Sagardo Naturalaren eta Nafarroako Jatorrizko Izendapeneko ardoaren  presentzia emendatzea, Euskal lurraldeko berezko produktu bezala hauteman daitezen.

-Irauliren sagardo bilduma berritzailearen bidez, Sagardo naturalaren eta sagardo natural mota desberdinen ezagutza eta kalitatezko kontsumoa sustatzea.

-Irauli marka eta proiektuaren bitartez, Sagardo Naturala eta Nafarroako Jatorrizko Izendapeneko ardoa gure gastronomiako erreferente bihurtzea.

Nafarroako J.I-eko ardoaren eta oro har, kalitatezko ardoaren ezagutza eta kontsumoa bultzatzea.

-Gure produktuen bitartez, kontsumitzailea gure eskualdeko kultura eta historiara gerturatzen laguntzea. Gure bildumako produktu bakoitza, bere ezaugarriekin parekatzen den gure eskualdeko ohitura edo pertsonaia batek eta pertsonaia horri loturiko izen batek irudikatzen du: Nortasuna, Esperientzia…

Irauli marka

IRAULI MARKAK BERTAKOA ETA KALITATEZKOA DEN PRODUKTUA BERMATZEN DU. Nafarroan eta Gipuzkoan ekoizturiko gure produktuak, sagardo eta ardo munduko enologoek dastatu eta aukeratu dituzte eta kalitate ziurtagiri baten baldintzapean onartuak izan dira. Jarraian, gure produktuen kalitatea ziurtatzen duten erakundeak:

Ardoaren kasuan

Nafarroako J.I-eko Kontseilu arau emailea Nafarroako Jatorrizko izendapenaren ziurtagiriarekin. 

-CPAEN (Nafarroako laborantza ekoizpen ekologikoaren kontseilua) erakundearen ziurtagiria. 

Sagardoaren kasuan

Euskadin kokatzen den FRAISOROKO DASTAMEN ALORRA (Ingurumen eta nekazal laborategia) sagardo naturalaren, zentzumenezko eta maila fisiko-kimikoko ziurtagiriarekin. 

-Euskadiko Hazi erakundearen (landa, itsasertz eta elikagaien sustapena) EUSKO LABEL ZIURTAGIRIA. Sagarra %100 bertakoa eta zentzumen eta maila fisiko-kimikoko azterketen emaitza ona egiaztatzen du.

-Euskadiko produktu ekologikoaren ziurtagiria. ENEEK (Euskadiko nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseilua) erakundetik.

Irauliren esanahia

LURRA IRAULI: Produktuaren jatorrira, hau da, gure sagasti eta mahatsondoen lurretaraino bidaiatzeko proposamena da.

BOTILA IRAULI: Metafora baten bidez, botila buruz behera jarri eta gure  produktuak dastatzeko gonbidapena egiten dugu.

-OHITURAK IRAULI: Kontsumo ohituren aldaketa iradokitzen dugu. Gure lurraldeko ardo eta sagardoen kontsumoa lehenesteko bultzada da.

 

IRAULI, enpresaren, markaren eta proiektuaren izena da. Irauli gure izatearen izana da. 

 


Utzi erantzuna

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies