Esperientzia, Erreserba Beltza

8,05 

 

UPATEGIA: NEKEAS UPATEGIA, Añorbe herrian, Gares eskualdean eta Izarbeibar ardogintza eremuan kokatua.
ARDO MOTA: Ardo beltza Erreserba, lehorra.
UZTA: 2010
BARIETATEAK: Cabernet Sauvignon, Merlot, Tempranillo
GRADUAZIOA: % 14,5 Bol.
KRIANTZA:18 hilabetez haritz frantses upelean.
KONTSUMO TENPERATURA: 16º-18º
DASTAKETA: Gorri ilun kolorekoa. Fruta marmelada, espezia, egur txigortu eta kakao aroma intentsua. Ahoan; zabal, aberats eta leuna. Bukaerako zapore iraunkorra
MARIDAJEA: Zerrikiak, lekaleak eta gisatuak bikain laguntzen ditu. Plantxan eta egosirik egindako haragi gorriak, ehiza eta hegaztiak.
HAINBAT ZEHAZTAPEN TEKNIKO: Urteen poderioz barneratutako esperientzia izan da ardo honen abiapuntua. Gehienez 30º-ra iritsi daitekeen hartzidura alkoholikoa. 3o eguneko beratzea. Legami komertzialik gabea.

SKU: ESP1 Kategoriak: ,

Deskribapena

reservaErosi Esperientzia Nafarroako Erreserba ardo Beltza.

Urteen poderioz barneratutako ESPERIENTZIA-ren emaitza da ardo hau. Tempranillo, Merlot eta Cabernet Sauvignon barietate preziatuez ekoizturiko ardo borobil, zaporetsu, leun eta fruitu aroma handikoa.

Erraz edaten den ardoa da. Donato Larretxeak, Beran bizi den XX. mendeko aizkolaririk handienetariko Aranztarrak (Arantza, Bortziriak, Nafarroa Iparraldea) irudikatzen du ESPERIENTZIA ardoa.

Donato Euskal Herriko kirol herrikoietan ezaguna den familia baten partaide da. Bere lagunek dioten moduan, umila, leiala eta laguntzeko beti prest dagoen horietarikoa da. Urteen poderioz, gure ardoaren ekoizleei eta ardoa berari gertatzen zaion bezala, aizkoran aritzeko barneratutako esperientziak kirol hau jakinduriaz praktikatzeko ahalmena eman dio.

Donato Euskal Herriko eta Nafarroako txapelduna izateaz gainera, 30 lehenengo postutan geratu izan da. Euskal Herritik kanpo Kanadan, Alemanian, Suitzan etab eskaini ditu bere ikuskizunak. Gaur egun bere semeak dira bere pausoak jarraitzen ari direnak.

Erosi Esperientzia Nafarroako Erreserba ardo Beltza

Additional information

Pisua 1.5 kg
Tamaina 10 x 10 x 30 cm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies