OREKA sagardo naturala

2,60 

SAGARDOTEGIA: PETRITEGI, Astigarragan, Gipuzkoan.
SAGARDO MOTA: 100% naturala den sagardoa. Euskadin ekoiztua.
UZTA: 2016
BARIETATEAK: 11 sagar barietate: Txalaka, Goikoetxe, Gezamina, Urtebi txiki, Urtebi Haundi, Mozolo, Patzolua, Moko, Manttoni, Gazigorri eta Berde Mikatza.
GRADUAZIOA: %6 Bol.
KRIANTZA: EZ
KONTSUMO TENPERATURA: 10º-12ºC
DASTAKETA: Gazi eta mikatza bikain uztartu eta aroma eta zapore orekatuak dituen sagardoa. Basoan halo arin bat utzi eta desagertzen doazen burbuila fin ugari nabarmentzen dira. Aurreko sagardoaren kasuan baino kolore intentsuagoa. Berde tonurik gabekoa. Eboluzioan aurrerago dagoen sagardoa. Sagar heldu aroma. Sarrera gozoa. Zapore mikatz eta gaziak ondoren. Sagardo osoa, orekatua.
MARIDAJEA: Edozein otordurekin edan daitekeen sagardoa.
BEREZITASUNAK: 100% naturala den sagardoa. Gehitu gabeko azukre eta kontserbanterik gabekoa. Gas karboniko naturala. Modu artisanalean ekoiztua.

SKU: OREKSAGAR Kategoriak: , Etiketa:

Deskribapena

orekaErosi Euskadiko Oreka sagardo naturala

OREKA sagardoa, gure bildumarako aukeratu dugun 2.en sagardoa da. Gazi eta mikatza bikain uztartu eta aroma eta zapore orekatuak dituen sagardoa dugu hau. Kristobal Zelaieta, Baztan bailarako dantzari gazteak (Nafarroa iparraldea), modu dotorean dantzatzeko OREKA gaitasunak eskatzen dituen Baztango sagar dantza irudikatzen du sagardo honetan. Baztango dantza taldearekin batera, hainbat txapelketetan parte hartu eta Letonia, Backersfield.. era bidaiatu du euskal dantzak erakutsi eta ikuskizunetan parte hartzeko. PETRITEGI SAGARDOTEGIA (ASTIGARRAGA, GIPUZKOA), 1527. URTEA BAINO LEHENAGOTIK ZUTIK DIRAUN TOLARE BASERRIA DA. Goicoechea-Otaño familiak 5 belaunaldi daramatza Petritegi baserrian sagardoa ekoizten. Gaur egun, sagardotegi handienen artean kalitatea eta ekoizpen tradizionala hobekien mantentzen jakin duen sagardotegietariko bat dela adierazi genezake. Bere 5 hektarea sagastiez gainera, Gipuzkoako baserri desberdinetako beste 30 hektarea sagasti erabiltzen ditu.

Erosi Euskadiko Oreka sagardo naturala

Additional information

Pisua 1.5 kg

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies