Deskribapena
Erosi Garnacha by Artazu Nafarroako ardoa
IRAULI SELEKZIOA
NAFARROAKO J.I-EKO ARDOAK
2 ardo hauek upategiaren markarekin mantendu dira: Bodegas y viñedos Artazu. Baina Irauliren zintzilikaria daramate gure selekzioaren zati direla nabarmen ikusi dadin. Arkaitz Vicente, Sunbillako (Nafarroa iparraldeko herrixka) artzain gazteak irudikatzen ditu lurrarekin eta Garnatxa barietate zaharrarekin harreman estua duten 2 ardo hauek.
Ekoizpen handiko ereduetatik ihesi, Artazu taldearen lehentasuna ingurugiroarekiko errespetuan oinarritzen den mahastizaintza bat bultzatzea da.
GARNATXA ATLANTIKOA, “Bizi eta xarmaz beteriko” gure arbasoen barietate bat, berreskuratuz, ardogintza ikuspegi ekologiko batetik lantzen dute.
Artazu upategian, GARNATXAREN oreka eta bizi naturala errespetatuz, bizitzaz beteriko ekosistema eta ardoak ekoizten dira.
Artazu Artadi taldearen adar bat da.
Nafarroan kokatu izana Juan Carlos López de la Calleren, ardogintza munduan ezaguna den profesionala, bultzadaren ondorioa izan da. Orain dela urte gutxi, Artazu upategia Nafarroan Garnatxako ardo beltzak ekoizten zituen bakarrenetarikoa zen.
Orain dela gutxi arte, Garnatxa ardo gorriak ekoizteko bakarrik erabiltzen zen. Upategiaren mahastiak Artazun eta San Martín Unx herrian (Behe mendialdeko ardogintza eremuan, Tafallako eskualdean) kokatzen dira.
Artazun mahastizaintzak historia luzea du eta San Martin Unx bertan hazten den Garnatxaren kalitatearengatik ospetsua den herria da.
San Martinen, Uxuetik Nafarroako kanaleraino hedatzen den eta kalizaz eta buztinez osaturiko 600 metroko garaierako eremuan hazten dira mahastiak.