Jakinduria: Garnatxa beltza “roble”

8,05 

UPATEGIA: NEKEAS UPATEGIA, Añorbe herrian, Gares eskualdean eta Izarbeibar ardogintza eremuan kokatua.
ARDO MOTA: Beltz lehorra.
UZTA: 2015
BARIETATEAK: 100% Garnatxa
GRADUAZIOA: % 14,5 Bol
KRIANTZA:Jupilleko (Frantzia) eta Amerikako Oregón eskualdeko haritzezko upelean 5 hilabetez.
KONTSUMO TENPERATURA: 16º-18º
DASTAKETA: Gerezi kolore iluna. Fruta gorri eta beltz helduen aroma eta txigortu eta balsamiko baita lore, bainila eta erregaliz ukituak ere. Ardo orekatu eta sendoa, nortasunekoa. Ahoan tanino leun eta sendoak eta aroma guztien itzulera. Bukaera luze eta iraunkorra.
MARIDAJEA:Arroza, lekaleak, haragi gorri erreak, ehiza, gazta, erregosia, ehiza eta gazta ondua.
HAINBAT ZEHAZTAPEN TEKNIKO: Mahasti zaharretako Garnatxa. Aukeraketa zorrotza eta eskuzko bilketa. Tratamendu eta prozedura ekologikoak. Gehienez 8000kg-ko mahats lote txikietan upeleratua. Legami komertzialik gabekoa. Hartzidurak ez du 28ºko tenperatura gainditzen. Beratzeak 20-25 egun iraun ohi du. 5 hilabeteko kriantza hartzidurarako erabili den upel berdinean.

SKU: JAK Kategoriak: ,

Deskribapena

jakinduriaErosi Jakinduria Nekeas upategiko Nafarroako Garnatxa beltza.

JAKINDURIA ardoaren Garnatxa mahatsa, 600-800 metroko garaieran dagoen Haritz eta Arte muluz osaturiko landare eremuko 40 lur zoru txikietan kokatzen da.

Toki aldapatsuan aurkitzen diren 70 eta 120 urte bitarteko Garnatxa mahasti zahar hauek eskuz biltzen dira.

Nekeas bailarako mahastizainen eta Concha Vecino enologoaren JAKINDURIA eta esperientziari esker, Garnatxa barietateko mahasti zaharrenen (70 urtetik goiti) balorea berreskuratu eta goi mailako ardo dotore eta aromatiko bat eskaintzen da.

Pantxika Olaizolak, Zugarramurdin (Xareta bailaran, Nafarroa Iparraldean) bizi den emakumeak, Zugarramurdiko sorgina irudikatzen du ardo honetan. Zugarramurdiko sorgina, sendatzeko dohainak zituen jakinduriaz beteriko euskal kulturako pertsonaia misteriotsua da.

Zugarramurdi herria “Sorginen herria” deiturikoa, ospetsua da inkisizio garaitik aurrera gertaturiko elezahar eta historiaz elikatu delako. Bertako kobazulo eta museoa gertakizun guzti hauen lekuko dira.

Erosi Jakinduria Nekeas upategiko Nafarroako Garnatxa beltza.

Additional information

Pisua 1.5 kg
Tamaina 10 x 10 x 30 cm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies