NORTASUNA Kriantza

5,42 

 

UPATEGIA: NEKEAS UPATEGIA, Añorbe herrian, Gares eskualdean eta Izarbeibar ardogintza eremuan kokatua.
ARDO MOTA: Kriantza Beltza. Lehorra.
UZTA: 2013
BARIETATEAK: Cabernet Sauvignon %60, Tempranillo %40
GRADUAZIOA: %14 Bol
KRIANTZA: 12 hilabete haritz frantses upelean.
KONTSUMO TENPERATURA: 16º-18º
DASTAKETA: Purpura eta errubi kolorea. Andere-mahats, masusta, erregaliz, txigortu eta tanino aroma eta zapore handikoa. Borobila eta orekatua. Bukaera luze eta zukutsua.
MARIDAJEA: Haragi gorriak, gisatuak edo plantxan. Lekaleak. Gelatinadun produktuekin bikaina (Tripakiak, arkume eta zerri hankak).
HAINBAT ZEHAZTAPEN TEKNIKO:Bi barietateak bereizirik ekoizten dira. Modu horretan barietate bakoitzaren berezko ezaugarriak mantentzen dira. 5 egunez hotzean beratua. Beratze denbora osoa bataz beste: 25 egun. Hartzidura malolaktikoa altzairu herdoilgaitzeko upeletan eta egurrezko barriketan (50/50).
KONTSUMOA:Lehenengo 3 urteetan zehar, ardoaren seriostasun eta dotoreziarekin batera bizitasun handia aurkituko dugu. Denbora hau iraganda, ardoaren lasaitasun eta baretzeaz gozatu ahal izango dugu.

SKU: NOR1 Kategoriak: ,

Deskribapena

Nortasuna Nafarroako Kriantza BeltzaErosi Nafarroako Nekeas upategiko Nortasuna Kriantza ardoa

Ardo honek, tuparri gorri eta grisetan kokatzen diren Cabernet Sauvignon eta Tempranillo barietateko errendimendu baxuko mahastietan du jatorria.

Nortasuna Nafarroako Kriantza Beltza honen ezaugarri nagusiak: Oreka eta aroma intentsoak dira.

Xabier Torres, Elizondoko (Baztan bailara, Nafarroa Iparraldea) txalapartari gazteak irudikatzen du nortasuneko ardo hau.

Txalaparta, euskaldunon nortasunaren eta landa eremuaren adierazle den gure arbasoen instrumentua da.

Oinarri baten gainean horizontalki kokaturiko hainbat taulaz osatzen da eta soinua makilekin taulak kolpatzean sortzen da. Diotenez, txalapartaren soinua 5km-ko distantziara entzun daiteke.

Erosi Nafarroako Nekeas upategiko Nortasuna Kriantza ardoa

Additional information

Pisua 1.5 kg
Tamaina 10 x 10 x 30 cm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies