Pasos de SAN MARTIN

18,00 

UPATEGIA: BODEGAS Y VIÑEDOS ARTAZU. Artazu herrian, Izarbeibar ardogintza eremuan eta Gares eskualdean kokatzen da. Garnatxa beltzaren kalitatearengatik ezaguna San Martín Unx-en (ekialderago) erositako lur eremuetan hazten da ardo honen mahatsa.
ARDO MOTA: Beltz lehorra.
UZTA: 2015
BARIETATEAK: 100 % Garnatxa beltza.
GRADUAZIOA: % 14,5 Bol.
KRIANTZA: Bai
KONTSUMO TENPERATURA: 16º-18º
DASTAKETA: Haritz frantses upelak borobilduriko labanda, baratze-marrubi, gerezi eta mineral aromak. Garnatxak egotzitako izaera handi eta bereziko ardoa.
MARIDAJEA: Bere azidotasun onari esker, zabala da: Ahate eta eper entsaladak, haragi zuri eta gorriak eta gaztak.
HAINBAT ZEHAZTAPEN TEKNIKO: Aukeraketa baten ondotik egiten den eskuzko mahats bilketa. Ingurunearekiko errespetu handia; pestizidarik ez da erabiltzen. Mahastizaintza ekologikoa. Bataz besteko errendimendua: 6000kg/ha. Hozte sistema duen kamioi batean eramaten da mahatsa. Bodegan , aukeraketa 8º -tan egiten da. Txortena 100%ean kentzen da eta oso arin zapaltzen da mahatsa. Osagai aromatikoak mantendu daitezen, hotzean beratu eta 21ºtan hartzitzen da. Hartzidura malolaktikoa eta zahartzea 500l-ko haritz frantses upeletan gertatzen da. ““Batonage” eta intsuldaketarik gabe. Altzairuzko upeletan mantentzen da botilaratu arte.
KONTSUMOA: 3-15 urte

SKU: PAS1 Kategoriak: ,

Deskribapena

eko-crianzaErosi PASOS De San Martín Nafarroako Garnatxazko ardo beltza
IRAULI SELEKZIOA
NAFARROAKO J.I-EKO ARDOAK
2 ardo hauek upategiaren markarekin mantendu dira: Bodegas y viñedos Artazu. Baina Irauliren zintzilikaria daramate gure selekzioaren zati direla nabarmen ikusi dadin. Arkaitz Vicente, Sunbillako (Nafarroa iparraldeko herrixka) artzain gazteak irudikatzen ditu lurrarekin eta Garnatxa barietate zaharrarekin harreman estua duten 2 ardo hauek.

Ekoizpen handiko ereduetatik ihesi, Artazu taldearen lehentasuna ingurugiroarekiko errespetuan oinarritzen den mahastizaintza bat bultzatzea da. GARNATXA ATLANTIKOA, “Bizi eta xarmaz beteriko” gure arbasoen barietate bat, berreskuratuz, ardogintza ikuspegi ekologiko batetik lantzen dute.

Artazu upategian, GARNATXAREN oreka eta bizi naturala errespetatuz, bizitzaz beteriko ekosistema eta ardoak ekoizten dira.

Artazu Artadi taldearen adar bat da. Nafarroan kokatu izana Juan Carlos López de la Calleren, ardogintza munduan ezaguna den profesionala, bultzadaren ondorioa izan da.

Orain dela urte gutxi, Artazu upategia Nafarroan Garnatxako ardo beltzak ekoizten zituen bakarrenetarikoa zen. Orain dela gutxi arte, Garnatxa ardo gorriak ekoizteko bakarrik erabiltzen zen.

Upategiaren mahastiak Artazun eta San Martín Unx herrian (Behe mendialdeko ardogintza eremuan, Tafallako eskualdean) kokatzen dira.

Artazun mahastizaintzak historia luzea du eta San Martin Unx bertan hazten den Garnatxaren kalitatearengatik ospetsua den herria da.

San Martinen, Uxuetik Nafarroako kanaleraino hedatzen den eta kalizaz eta buztinez osaturiko 600 metroko garaierako eremuan hazten dira mahastiak.

Erosi PASOS De San Martín Nafarroako Garnatxazko ardo beltza

Additional information

Pisua 1.5 kg
Tamaina 10 x 10 x 30 cm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies