ATAUTXI sagar zukua

3,31 

SAGARDOTEGIA: PETRITEGI, Astigarragan, Gipuzkoan.
UZTA:2016
ZUKU MOTA: Sagardo sagar zuku naturala. Gehigarririk gabekoa.
BARIETATEAK: Sagardo sagar freskoak: 1kg botila bakoitzean.
KONTSUMO TENPERATURA: Zukua fresko edatea gomendatzen da.
DASTAKETA: Hori ambar/doratu kolorekoa. Sagardo sagar zuku naturalak berezkoa duen uhertasun arina. Konpota eta sagar egosi aromak. Ahoan, gazi eta gozoaren oreka. Izaera berezia egozten dion sagardo sagar zaporea.
MARIDAJEA: Gosari, aperitibo eta edozein otordurako egokia. Haurrentzako edo alkoholik edaten ez duenarentzako eta C bitaminadun edari bat nahi duenarentzako primerakoa.
HAINBAT ZEHAZTAPEN TEKNIKO: Ikus lehenagoko azalpenak.
KONTSUMO GOMENDIOA: Bere ezaugarri guztiak mantendu ahal izateko, botilaratu eta 15 hilabetera kontsumitzea eta ireki ondoren, hozkailuan eta 3-4 egunen buruan kontsumitzea gomendatzen da.
BILTEGIRATZE AHOLKUA: Toki freskoan biltegiratzea aholkatzen da.

SKU: ZUM1 Kategoria

Deskribapena

zumo
ATAUTXI SAGAR ZUKU NATURALA
PRODUKTU BERRIA!
TOLARETIK LORTURIKO LEHENENGO ZUKU EDO MUSTIO PASTEURIZATUA

ATAUTXI sagar zuku naturala 100%-ean naturala den gehigarririk gabeko zukua da.

Zukuan dagoen azukrea sagarrak naturalki ekartzen duena da. Sagardo sagar fresko onenak aukeratu ondoren, tolaretik lorturiko lehenengo mustio edo “ mosto flor” deiturikoa (kalitate handiko zukua) pasteurizatu eta botilaratu besterik ez da egiten produktu natural honetan.

Antzina, sagardoa ekoizteko garaian, Euskal Herriko baserrietan hartzitu gabeko lehenengo sagar zukua, zizarra deiturikoa, edateko ohitura handia zegoen. Gure arbasoen edari bat berreskuratuz, 100% naturala, artisanala eta kalitate goreneko produktua ekoizten du Petritegi sagardotegiak.

89 urterekin ikaragarrizko bizitasuna mantentzen duen gure atautxi Valentin Yañezek eta bere birloba Loreak irudikatzen dute sagardo sagar zuku natural hau.

Belaunaldi desberdinen arteko goxotasun eta miresmena eta atautxiren jarrera harro eta jakituna adierazten duen irudia dugu hau. Izan ere, sagar zuku natural goxo hau, antzina atautxik berak egiten zuen erara ekoizten baita.

Gure gastronomian ahazturik zegoen produktu natural bat berreskuratuz, 100% bertakoa eta naturala den sagar zuku berezi eta edan erraza eskaintzen dugu.

Additional information

Pisua 1.5 kg
Tamaina 10 x 10 x 30 cm

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies