BEOBIDE Sagardo Eusko Label + Ekologikoa

2,95 

BEOBIDE sagardo naturala Iraulik aukeraturiko 4.en sagardoa da. Sagardotegiaren marka mantentzen duen sagardo honek hainbat kontzeptu bateratzen ditu produktu berdinean: Bertako sagarrarekin soilik ekoizturiko sagardoa da, sagastizaintza ekologikoan oinarritzen da eta izaera handiko eta aroma sendoko sagardo bat izateagatik ezaugarritzen da. GURE LURRALDEAN EUSKO LABEL ETA EKOLOGIKO ZIURTAGIRIAK BATERA LORTU DITUEN LEHENENGO SAGARDOA DA. Familia, etxea eta baserria mantentzen bizitza osoa igaro duten BEOBIDE emakume belaunaldi desberdinak omentzen ditu BEOBIDE sagardoak. Arkaitz Vicente (Sunbillako artzaina) eta artzaintzak (ikus zintzilikaria) Beobide produktuan aurkitu dezakegun guztia irudikatzen dute: Ingurunearekiko errespetu eta atxikimendua, bertako produktuarekiko maitasuna eta kalitate goreneko produktu natural bat lortzeko egin beharreko lan eta ahalegina.

SAGARDOTEGIA: IPARRAGIRRE. XV. MENDEA GEROZTIK SAGARDOGINTZAN ARITZEN DEN TOLARE BASERRIA DA. 3 sagardo mota ekoizten dituen arren, bere ahalegin guztiak bertako eta bereak diren sagarrekin eta ekologikoa eta ziurtatua den sagardo bat ekoiztera bideratuak daude.

SKU: BEOB Kategoriak: , Etiketa:

Deskribapena

eko-crianza

SAGARDOTEGIA: IPARRAGIRRE, Hernanin, Gipuzkoan kokatua.

SAGARDO MOTA: 100% naturala den sagardoa. Euskadin ekoiztua.

UZTA: 2016

BARIETATEAK: Bertako sagarra: Moko, Goikoetxe, Txalaka, Merabi, Urtebi txiki, Mantxoni, Urtebi haundi. Sagar gazi eta mikatzak dira gehiengoak.

GRADUACIÓN: %6 Bol.

KRIANTZA: EZ

KONTSUMO TENPERATURA: 10-12ºC

DASTAKETA: Nortasuna, gorputza eta freskotasuna. Basoaren paretetan krema dirudien halo arin bat utzi eta berehala desagertzen diren burbuila fin txiki pila. Anbar kolore intentsu eta distiratsua. Fruta gazi eta helduen aroma. Ahoan, pixkanaka konplexuagoa bihurtzen den sarrera freskagarria. Mikatza eta ukitu gozoa. Karboniko arina, intentsua eta zapore iraunkorrekoa.

MARIDAJEA: Bakarrik, freskagarri gisara edo otordu bat lagunduz hartzeko egokia.

BEREZITASUNAK: 100% naturala den sagardoa. 100% bertako sagarra.

Additional information

Pisua 1.5 kg

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies