Sagardoa

EUSKAL SAGARDO NATURALA


  • Irauli 017

     

    Irauli Sagardo Naturala


  • Irauli 014

     

    Sagardo Aparduna

 
 
 
 

Euskal gastronomia eta kulturan Sagardo naturalaren balorea sustatu eta merezi duen tratu eta onespena egoztea da Irauli proiektuaren zutabeetariko bat. Gaur egun, pixkanakako aldaketa ezagutzen den arren, Euskal Sagardo Naturalak ez du gure lurraldeko bertako edari bezala merezi duen tokia betetzen. Bere salmenta prezio baxuak eta garai batean Euskal Herriko baserri gehienetan ekoiztu izanak, ekarritako hainbat edari baino kalitate baxuagokoa dela pentsatzera eraman gaitu askotan. Kanpotar batek Euskal Herria bisitatzen duenean ordea, sagardoaren ekoizpen eta kulturak harridura handia eragiten dio eta ulertezina gertatzen zaio gure baserrietan XIII. Mendea geroztik ekoizten den edari natural, freskagarri, alkohol gutxiko eta osasungarri bat bertakook hain gutxi baloratzea. Sagardoa mundu osoan zehar ekoizten da, baina gurea bezain naturala, oso toki gutxitan. Horrez gainera, gure lurraldean munduko beste inon gertatzen ez den ohitura bat dugu; TXOTXA. Kupela ireki eta sagardoa zuzenean basora isuriz, sagardoa aukeratu eta erosteko baserritar eta ostalariek egiten duten dastatzea da txotxa. Sagardotegi batzuetan garai bateko esanahia mantentzen duen arren, gaur egun festa giroan erabiltzen den ohitura da.
Asko dira sagardotegietatik eta sagardo mundutik azken hamarkada hauetan sagardoaren kalitatea eta onespena emendatzeko lan egiten ari diren eragileak; Fraisoroko dastamen panela, Hazi erakundea (landa, itsasertz eta elikagaien sustapena) Eusko label ziurtagiriarekin, ENEEK (Euskadiko nekazaritza eta elikadura ekologikoaren kontseilua), Euskal Herriko sagardogileen elkarteak, horien artean Gipuzkoako sagardogile elkartea, sagardogileak, sagardogintzan murgildurik dauden enologoak, Euskal Herriko unibertsitatea, Sagardoetxea, eta Diputazioa beste askoren artean.
Irauli proiektua, eragile guzti hauen lana sustengatzeko saiakera bat da. Zintzotasunez adierazi dezakegu gure proposamena erabat berritzailea dela Sagardo naturalaren aukeraketa eta sailkapenari dagokionean. Juan Zuriarrain enologoarekin batera sagardotegi desberdinetan lotez-loteko dastaketa bat egin ondoren, euskal sagardo motak ordezkatzen dituen kalitatezko sagardo bilduma oso eta berritzaile bat proposatzen dugu. Zuetariko askori galdera hau etorriko zitzaizuen burura: “Sagardo mota desberdinak al daude?” Bai, egon badaude eta ezagutzea ezinbestekoa zaigu, sagardoa baloratzen ikasi nahi badugu. Horrela 4 sagardo hauek eskaintzen ditugu: Alaia Sagardo naturala, zapore eta aroma fresko eta alaiak. Oreka Sagardo naturala: Zapore eta aromen oreka. Sendoa Sagardo naturala: Gorputz handikoa, asegarria eta aroma eta zapore sendoak. Beobide sagardoa: Eusko Labelduna, ekologikoa eta izaera eta gorputzeko sagardoa. 100% bertako sagarrarekin ekoiztua. Bukatzeko, sagardo sagarrarekin egindako 2 produktu erabat berrirekin osatzen dugu gure eskaintza: Byhur Sagardo aparduna, Champenoise metodoarekin ekoiztua eta gehigarririk gabeko Sagardo sagar zuku naturala (Sagar lore edo Mosto “flor” deritzoguna). Harrigarriak egingo zaizkizu!

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies