Sagardo Apardunak

Byhur 12 eta 24 sagardo apardunek sagardotegiko marka eta IRAULI-ren zintzilikaria daramate. Erabat berriak, bakarrak, bereziak eta kalitate gorenekoak izateagatik aukeratu ditugun produktuak dira. Byhurrek 2 produktu bateratzen ditu batean: Lehenik lehengaia dugu, bertako sagardo sagarra, sagardoa egiteko erabili ohi dena. Bestetik, erabilitako ekoizpen metodoa dugu, sagardoarekiko erabat desberdintzen dena. Izan ere, Champaña ekoizteko metodoa erabiltzen baita: Champenoise metodoa. Metodo honekin, 12 edo 24 hilabeteko (Byhur 12 edo 24en arabera) 2.hartzidura bat gertatzen da botilan. Hartzidura honetatik sortzen da produktuan sagardo aparduna.
Arkaitz Vicente, Sunbillako (Nafarroa iparraldeko herrixka) artzain gazteak irudikatzen du produktu berritzaile eta interesgarri hau. Inguruarekiko lotura estua, bertako produktu baten alde maitasunez eta ahalegin handiz egindako lana eta gazteriaren ausardiak bateratzen ditu Arkaitz eta Byhur.
SAGARDOTEGIA: ASTARBE, ASTIGARRAGAN, GIPUZKOAN eta MENDIOLA BASERRIAN AURKITZEN DA. Estrategikoki eta ekonomikoki balore handia zuten lurretan, hau da, errege bidearen sarreran eta sagarrondoz beteriko lur emankorretan, eraikitako Tolare baserria da. Astarbe Gipuzkoako sagardotegirik zaharrenetarikoa da. Bere lehenengo idatzizko erreferentzia 1583. urtekoa da. Kalitatezko sagarrak ekoizteagatik ezaguna den sagardotegi hau, mendeetan familia berdineko belaunaldi desberdinek kudeatu dute. Gaur egun, sagardoa egiteko 2 sagar barietatek Astarbeko sagarrondoetan dute beraien jatorria: Mendiola eta Astarbek. 2013.urtean Mendiola baserriak 450 urte bete zituen. Gertakizun horren aitzakian, Astarbe sagardotegiak produktu berritzaile eta berezi bat merkaturatzea erabaki zuen: HUR GALPARSOROK EKOIZTURIKO BYHUR SAGARDO APARDUNA. Zerrenda ditzagun sagardotegiaren hainbat berezitasun:
-100 % bertakoa eta zati handienean sagardotegiaren sagastietakoa den sagarra erabiltzen dute.
-Sagardo aparduna ekoizteko erabilitako beraien bi barietateen (Astarbe eta Mendiola) kopurua gehitzen joateko lanean dihardute.
-Astarbek sagarrondo frankoen aldeko apustua egiten du. 10-12 urtera emankortasunik ez duten (normalean 3-4 urtera izaten da) baina kalitate handiagoko sagarrak ematen dituzten sagarrondoak dira.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.Condiciones y Terminos de Uso

ACEPTAR
Aviso de cookies